Koronabirusa Azpeitian

Hego Euskal Herrian 969 koronabirus kasu hauteman dituzte azken orduetan

Maria Maya 2021ko abu. 14a, 13:42

Hego Euskal Herrian zenbatutako kasu kopuruak behera egin du, baina positibotasun tasa %10etik gorakoa da oraindik ere. Ospitaleratzeek behera egin dute, baina ZIUetan 87 pertsona daude izurriak jota, atzoko kopuru bera.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 969 koronabirus kasu zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian. Herenegun zenbatutako kasuekin alderatuta, egoerak hobera egin du, 202 kasu gutxiago detektatu baitzituzten atzo. Edonola ere, positibotasun tasa %11,6koa da. Lurraldez lurralde, Bizkaian hauteman dute kasurik gehien: 408. Nafarroan, berriz, 213 positibo zenbatu dituzte, 191 izan dira Gipuzkoan, eta 137 Araban. 

Ospitaleratzeei dagokienez, atzo 41 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten izurriaren ondorioz Hego Euskal Herrian, bezperan baino 11 gutxiago. ZIUetan, berriz, 87 pertsona daude, atzoko kopuru bera.

Osakidetzak ez du asteburuetan herrikako daturik ematen. Horren berri etzi, astelehena, emango du.