Azpeitiarren doinuak

Haritz Garmendiaren euskal kanta gogokoenak

Uztarria.eus 2021ko abu. 25a, 09:00
Haritz Garmendia trikitilaria.

Haritz Garmendia trikitilaria da Uztarria.eus-ek udan martxan jarri duen Azpeitiarren doinuak serieko hirugarren protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin bategatik. Trikiti doinuak aukeratu ditu, noski, baina baita bestelako euskal abesti batzuk ere.

  • Langile baten semea (Xabier Lete): " Buruz ikasi nituen aurreneko bertsoak dira. Leteren kanta asko ditut gustuko, baina kanta honi estimu berezia diot" 

  • Langile eraildu bati (Antton Valverde): "Gurasoen kotxean hamaika bider entzun nuen gaztetan abesti hau. Geroztik, ohitura dut etxean entzuteko".

  • Madrilgo lagunak (Joseba Tapia): "Abesti oso alaia iruditzen zait. Oso gustura entzuten dut".

  • Urrestillako festetan (Auntxa eta Iturbide):"Lagunartean afariren bat bada edo, askotan jotzen dugu Auntxaren fandangoa. Ederra da gure aurrekoen piezak oraindik estimatzen direla ikustea".

  • Biribilketa (Sakabi eta Egañazpi): "Ez nuen belakoan ikasi Sakabiren pieza hau jotzen. Gerraosteko trikitilari belaunaldiak utzi digun abesti ederrenetako bat iruditzen zait".