Bitxigintza tailerra izango da abuztuaren 22an Ekoetxean

Julene Frantzesena 2021ko abu. 14a, 09:10

Askotariko materialekin pultserak eta lepokoak egiten ikasteko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrek. Saioetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Azpeitiko Ekoetxeak bitxigintza tailerra antolatu du abuztuaren 22rako. Askotariko materialekin pultserak eta lepokoak egiten ikasteko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrek.

Tailerra doakoa izango da, eta bi txandatan eskainiko dute: 10:00etan eta 11:30ean. Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da 943-81 24 48 telefonora deituta eta museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora mezu bat bidalita. Abuztuaren 20a izango da horretarako azken eguna.