Loiolako Inazio Hiribidea 34 eta 36 zenbakien arteko eremua urbanizatuko dute

Julene Frantzesena 2021ko abu. 10a, 07:15
Loiolako Inazio Hiribidea 34 eta 36 kokatzen diren eremua.

Azpiegitura sarea egokitzeaz gain, urbanizazio lanak ere egingo dituzte eremu horretan, herritarren irisgarritasuna hobetzeko helburuz. Construcciones Moyuak egingo ditu lanak hiru hilabeteko epean.

Loiolako Inazio Hiribideko 34 eta 36 zenbakien arteko zatia berritzeko obrak egingo ditu Azpeitiko Udalak. Azpiegitura sarea egokitzeaz gain, urbanizazio lanak ere egingo dituzte eremu horretan, herritarren irisgarritasuna hobetzeko helburuz. Erakundeak egin du dagoeneko lanak esleitzeko lehiaketa publikoa, eta Construcciones Moyua enpresak irabazi du. Lanek 255.885,49 euroko kostua dute, eta hiru hilabetean amaituko dituzte.