Zerbitzua hobetzeko asmoz, tramiteak egiteko terminala jarri dute udaletxean

Maialen Etxaniz 2021ko abu. 5a, 11:10
Udaletxean jarri duten autozerbitzu makina. (Azpeitiko Udala)

Terminalaren bitartez, herritarrek erreziboen edo multen ordainketa nahiz kontsultak, erroldagiri indibiduala edo historikoaren ziurtagiria, idatziei erregistro orokorrerako sarrera eta expedienteen kontsulta egiteko aukera izango dute. Astelehenetik ostiralera 06:00etatik 21:00etara bitartean egin ahalko dira tramiteak udaletxeko autozerbitzu makinan.

Azpeitiko Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetu asmoz, udal tramiteak egiteko terminala jarri du udaletxean. Udalaren arabera, terminal edo autozerbitzu horren erabilerak "hainbat abantaila" ditu herritarrarentzat: "Ilarak saihestuko ditu, ordutegi zabala du eta ordainketak modu erosoan eta seguruan egiteko aukera eskaintzen du".