Loiolako santutegia ezagutzeko bisita gidatua eskainiko dute asteazkenean

Julene Frantzesena 2021ko abu. 2a, 12:31
Loiolako santutegia.

Bisita Loiola, San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburupean eskainiko du Vicente Davilak. Saioa doakoa izango da, baina parte hartzeko, aurrez izena beharko da.

Iraurgi Berritzenen Turismo Sailak udarako prestatutako bisita gidatuetako beste bat izango da etzi, asteazkena. Hain zuzen ere, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburupean eskainiko dute bisita, 17:00etan Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik hasita. Besteak beste, santutegiaren historia ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Vicente Davilak gidatuko duen bisita doakoa izango da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda.