Azpeitiko Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2021ko uzt. 29a, 20:52

Pasodobleen kontzertua eskaini zuten atzo gauean Azpeitiko Udal Musika Bandako kideek Unai Frantsesenaren gidaritzapean. Hamahiru piezaz osatutako kontzertua eskaini zuten, eta giro ederra sortu zen. Emanaldia osorik grabatu zuen Erlo Telebistak, eta ikusgai dago dagoeneko. 

Iazko etenaren ostean, Azpeitiko Udal Musika Banda plazara itzuli zen atzo data hauetan horren ezaguna den pasodobleen kontzertua eskaintzeko. Emanaldia 21:30ean hasi zen, eta jende ugari bertaratu zen emanaldiaz gozatzera. 

Albistea eta agazki bilduma, hemen.