Herritar ugarik gozatu dute Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertuaz

Pasodobleen emanaldi ederra eskaini zuten atzo gauean Azpeitiko Udal Musika Bandako kideek Unai Frantsesenaren gidaritzapean. Hamahiru piezaz osatutako kontzertua zuten prestatuta, baina jendeak pasodoble gehiago entzun nahi zituela eta beste hainbat abesti eskaini zituzten plazan elkartu ziren dozenaka herritarren gozamenerako. 

Iazko etenaren ostean, Azpeitiko Udal Musika Banda plazara itzuli zen atzo data hauetan horren ezaguna den pasodobleen kontzertua eskaintzeko. Emanaldia 21:30ean hasi zen, eta ordurako jende ugari zegoen plazan emanaldia ikusteko eta musikaz gozatzeko zain. Unai Frantsesenak zuzenduta, hamahiru pieza eskaini zituzten aurrena, emanaldira bertaratutako herritarren txalo artean. Giro ederra sortu zen plazan, eta herritarrek abesti gehiago jotzeko eskatu zieten musikariei. Azkenean, musika bandako kideek beste hainbat pasodoble eskaini zituzten, bertaratu ziren herritarren gozamenerako. 

Hauek dira atzoko kontzertuko egitaraurako prest zituzten abestiak:

  • Martin Agüero (Jose Franco)
  • Gallito (Santiago Lope)
  • Opera flamenca (Luis Araque)
  • Ragon Falez (Emilio Cebrian)
  • Thedy (Manuel Peralta)
  • El tio Caniyitas (Ricardo Dorado)
  • Hirugarren zezeneko zortzikoa (Jose Ignacio Aldalur)
  • Camino de rosas (Jose Franco)
  • Cortijo sevillano (Pascual Marquina)
  • Por la puerta grande (Ledesma y Oropesa)
  • Toreo rondeño (Jose Manuel Izquierdo)
  • Lecumberri (Jose Franco)
  • La puerta grande (Elvira Checa)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide