Emili, Elle Talent Project egitasmoko finalista

Txaro Juaristi da Emili arropa markaren sortzailea.

Txaro Juaristi azpeitiarraren Emili arropa markaren proiektua Elle aldizkariak eta IE Business Schoolek antolatutako egitasmoko bost finalistetako bat izan da. Janzteko zailtasunak dituzten eta besteren laguntza behar duten pertsonei zuzendutako proiektua da Emili.

Elle aldizkariak eta IE Business Schoolek aurten zortzigarrenez jarri dute martxan Elle Talent Project egitasmoa, eta Txaro Juaristi azpeitiarraren Emili proiektua finalista izan da. Juaristik iaz sortu zuen Emili arropa marka, janzteko zailtasunak dituzten eta besteren laguntza behar duten pertsonei zuzenduta. 

Orotara, moda eta edertasun arloko 250 start-up proiektutik gora aurkeztu dituzte aurtengo ediziora. Epaimahaiak proiektu horien artean bost izendatu zituen finalista: Emili, Adictic, Mi corderito, Sem eta Wisepod. Adictic proiektuaren egileak jaso du epaimahaiaren saria, 25.000 euro eta IE Business Schoolen masterra egiteko aukera, hain zuzen ere.

Honako lotura honetan irakur daiteke 2020ko azaroko Uztarria aldizkarian proiektuaz egindako erreportajea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide