San Inazio egunean meza izango da parrokian, eta San Inazio bigarrenean Loiolako Basilikan

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 27a, 15:52
Soreasuko Sebastian Donearen parrokia.

Iaz ez bezala, aurten sarrera librea izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian eta Loiolako Basilikan. Hala ere, edukiera murriztuta egongo da bi aretoetan.

Bigarren urtez jarraian ez da saninaziorik izango Azpeitian, baina urteroko usadioari jarraituz, San Inazio egunean nahiz San Inazio bigarrenean meza bana izango da. Uztailaren 31n Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da eukaristia, 11:00etan hasita; abuztuaren 1ean, berriz, Loiolako Basilikan, ordu berean. Bi mezak Donostiako Elizbarrutiko Jose Ignacio Munilla gotzainak emango ditu.

Iaz ez bezala, aurten mezara joateko ez da gonbidapenik beharko, eta sarrera librea izango da. Halere, edukiera murriztua izango da bi aretoetan eta osasun zein segurtasun neurriak errespetatu beharko dira.