Ongietorria egin die udalak Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren irabazleei

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 26a, 20:39
Udaleko ordezkariak eta Ilunpeko pilotariak, udaletxean. (Azpeitiko Udala)

Bosgarren aldiz irabazi dute Ilunpeko pilotariek Azpeitia ordezkatuz Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa, eta ongietorria egin die Azpeitiko Udalak garaipenagatik.

Ilunpeko pilotariek garaipen gozoa erdietsi zuten atzo, igandea, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Izan ere, Euskal Herriko Herriarteko Esku Pilota Txapelketa irabazi zuten han Lezamaren aurka, eta gaur, astelehena, ongietorria egin die Azpeitiko Udalak atzoko protagonistei. Nagore Alkorta alkateak eta Egoitz Arruti Kirol zinegotziak hartu dituzte Ilunpeko kideak udaletxean, eta garaipenagatik zoriondu dituzte horiek.