Bi bisita gidatu izango dira datorren asteburuan herrian

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 27a, 08:00
Loiola.

Larunbateko bisita Loiola, San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburupean eskainiko dute, eta igandekoa, Loiola Iñigoren umearoan eta gaztaroan izenburupean. Bi saioak doakoak izango dira, baina horietan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da.

Datorren zapatuan eta igandean bisita gidatu bana izango da Azpeitian. Uztailaren 31n, larunbata, izango da aurrenekoa, Loiola, San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburupean. Bigarrena, berriz, igandean, abuztuaren 1ean, egingo dute, Loiola Iñigoren umearoan eta gaztaroan izenburupean. Bi saioak 11:00etan hasiko dira Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik, eta Vicente Davilak egingo ditu gidari lanak.

Bisitak doakoa izango dira, baina horietara joan ahal izateko, aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda. Larunbateko bisita ordu eta erdikoa izango da, eta igandekoa bi ordukoa.