Nahasmenak eta gaizki ulertuak saihesteko

Jose Maria Beitia, Bergarako banaketa zentroaren arduraduna 2021ko uzt. 26a, 10:26

Gipuzkoako Elikagaien Bankuko ordezkariek honako gutun hau idatzi dute, beste erakunde batzuek "elikagaien bankua" terminoa erabiltzen hasi izanak herritarren artean "nahasteak" sortu dituela eta.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuakn jakin du beste erakunde, entitate edo talde batzuek "elikagaien bankua" izena erabiltzen dutela Gipuzkoako hainbat herritan. Ikusten dugu horrek nahasteak sor ditzakeela herritarrengan, ez baitira gauza bera Gipuzkoako Elikagaien Bankua eta "elikagaien bankua".

Denok dakigu Gipuzkoako Elikagaien Bankua elkarte apolitikoa, akonfesionala eta irabazi asmorik gabekoa dela. Bere helburua da gure gizartean beharra duten pertsonen artean elikagaiak doan banatzea.

Bestalde, adierazi beharra dago Gipuzkoako Elikagaien Bankua Espainiako Estatuko federazioan erregistratuta dagoela, eta beraz, Espainiako Estatuko patenteen eta marken bulegoan jatorrizko marka duela. Horregatik, uste dugu "elikagaien bankua" terminoa erabiltzea Gipuzkoako Elikagaien Bankua erakundeari dagokiola, eta ez beste inori.

Beraz, nahasmenak eta gaizki ulertuak saihesteko, honako eskaera luzatzen diegu talde horiei: denon onerako, "elikagaien bankua" marka ez erabiltzea.