Izarraitz aldean txakurrak lotuta ibiltzeko eskatu diete baserritarrek txakurjabeei

Nerea Uranga 2021ko uzt. 25a, 09:00

Egunotan Izarraitz mendian moxal bat eta ahari bat hilda agertu dira, txakurren erasoen ondorioz. Horrelako triskantzak saihesteko, Izarraizko baserritarrek txakurjabeei eskatu diete haien txakurrak mendian lotuta eramateko.

Beste behin, Izarraitz mendiko baserritarrek mendian txakurrak lotuta eramateko eskatu diete txakurjabeei, egunotan behorrak eta ardiak erasotuak izan baitira Izarraitzen. Baserritarrek adierazi dutenez, txakurrekin kontu izateko eta lotuta eramateko ohartaraziz kartelak jarrita daude Izarraizko hainbat tokitan, eta horiei kaso egiteko eskatu diete mendian dabiltzainei.

Gainera, sasoi honetan, ardiak mendian dabiltza, eta haietako asko ernari daude.

Aharia hilda Izarraitzen.