Uztarriak banatu ditu 2021eko Pourraren sariak

Uztarria.eus 2021ko uzt. 24a, 09:06

252 apustu izan ditu Pourraren azken edizioak, inoiz baino gehiago, eta horietatik hamabostek izan dute saria; atzo jaso zituzten saridunek zegozkienak. 

Joan den igandean bukatu zen 2021eko Frantziako Tourra, eta harekin batera bukatu zen Uztarriaren Pourra'2021 ere.

252 apustu izan ditu Pourraren azken edizioak, inoiz baino gehiago, eta horietatik hamabostek izan dute saria. Hain zuzen ere, Uztarriak atzo arratsaldean banatu zituen aurtengo Pourraren sariak Soreasuko Dinamoaren atarian; bigarren urtez jarraian, San Inazio bezperako ohiko datatik eta lekutik kanpo egin da sari banaketa.

Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.512 euro, Semie eta Biyok, Igor Urbieta.
  • 2.goak: 1.008 euro, Xabier Margoak, Xabier Malo..
  • 3.goak: 504 euro, Ni Neu, Joxino Aramendi.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Alessandro Rutta sasijakintsua, Ander Agirre.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Gloria Bike, Leire Larrañaga.
  • 25.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Garrote, Jon Albisu.
  • 33.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Aupa Rigoberto, Jon Lizaso.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri tabernan, Bekozkue, Haritz Segurola.
  • 69.goak: Bi lagunentzako gosaria Zuar kafetegian, Bufalu, Ioritz Aginagalde.
  • 105.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Ondalde, Iñigo Salaberria.
  • 133.goak: Bi lagunentzako gosaria Zuar kafetegian, Aldako, Joxe Luix Azpiazu.
  • 180.goak: Erreka Bike-ren oparia, Errezabal, Eneritz Oiartzabal.
  • 205.goak: Ziklos Beniren oparia, Errota, Adela Hernandez eta Yolanda Etxezarreta.
  • 240.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Iturzulo, Maino Sagardogi.
  • 252.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Tigre, Aritz Iriarte.