Eskura daitezke astearteko ur jolasetarako gonbidapenak

Ihintza Elustondo 2021ko uzt. 23a, 15:01

Haurrentzako ur jolasen parkea izango da datorren asteartean, egun guztian zehar, Betharrameko jolaslekuan. Hainbat txanda antolatu dituzte, eta parte hartzea doakoa bada ere, aurrez gonbidapena hartu behar da.

Azpeitiko Udalak eta herriko eragileek Azpeitia bizi lelo hartuta uztailerako antolatu dituzten ekintzak azken hondarrera iristen ari dira. Izan ere, ekintza horietan azkena egingo dute datorren asteartean, uztailak 27. Hain zuzen ere, haurrentzako ur jolasen parkea izango da egun guztian zehar Betharrameko jolaslekuan.

Adin guztietako haurrek parte hartu ahal izango dute parkean, eta sarrera doakoa izango bada ere, beharrezkoa da aurrez gonbidapena eskuratzea –gurasoek edo haurren arduradunek ez dute gonbidapenik beharko eremura sartzeko–. Egun osoan zehar, ordubeteko sei txanda izango dira: 11:00etan, 12:15ean, 15:30ean, 16:45ean, 18:00etan eta 19:15ean. Txanda bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, eta txanda batetik bestera, hamabost minutuko tartea utziko dute. Ahalik eta haur gehienek jolasteko aukera izan dezaten, txanda baterako sarrera eskuratu ahal izango du pertsona bakoitzak. 

Honako lotura hauetan eskura daitezke gonbidapenak: