Gaurtik irailera bitartean itxita egongo da Gazte Informazio Bulegoa

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 23a, 14:56
Gazte Informazio Bulegoa (GIB) Sindikatu Zaharrean.

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak (GIB) udako ordutegia izan du azken asteetan, eta gaurtik irailera bitartean oporrak hartuko dituztela jakinarazi dute arduradunek. Beraz, Sindikatu Zaharreko lehen solairuan duten bulegoa itxita egongo da datozen asteetan, eta ez dute zerbitzurik eskainiko.