Munoaundi herri harresitua, gertutik

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2021ko uzt. 23a, 15:00

AZKEN ORDUKOA: Munoaundi herri harresitua ezagutzeko bihar goizerako antolatutako bisita gidatua bertan behera utzi behar izan dute, "ezusteko bat" tarteko. Antxoka Martinez Aranzadiko kideak herrixkaren inguruko xehetasunak eman dizkio Erlo Telebistari.

Erlo Telebistako kideak Munoaundin izan dira, eta Aranzadi elkarteko Antxoka Martinezek herri harresituaren nondik norakoak azaldu dizkio Maialen Etxaniz kazetariari.

Azpeitia eta Azkoitia artean dagoen Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua ezagutzeko aukera izan behar zuten bihar, zapatua, herritarrek. Azken orduan, ordea, Aranzadi zientzia elkarteak bertan behera utzi behar izan du Azkoitiko nahiz Azpeitiko udalen zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako bisita gidatua, "ezusteko bat" tarteko.