Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finalerako sarrerak salgai jarriko dituzte bihar

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 22a, 14:30
Ilunpeko pilotariak.

Azpeitiak eta Lezamak igandean (11:00) jokatuko dute Euskal Herriko finala, eta hara joan nahi dutenek sarrerak erosteko aukera izango dute bihar, ostirala, 18:00etatik 19:30era, Izarraitz pilotalekuko leihatilan. Sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Azpeitiak eta Lezamak igandean jokatuko dute Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finala, Zumarragako Beloka pilotalekuan (11:00), eta bihar, ostirala, jarriko dituzte sarrerak salgai. Zehazki, 18:00etatik 19:30era erosi ahal izango dira sarrerak, Izarraiz pilotalekuko leihatilan, bost euroren trukean. Gainera, partidak zuzenean ikusi ahal izango dira igandean, ETB4 telebista katean.

Azpeitiak ekainaren 26an lortu zuen Euskal Herriko Txapelketarako txartela, Gipuzkoako lehia irabazita. Hain zuzen ere, 2 eta 1 nagusitu zen Azpeitiko taldea Oiartzunen kontra jokatutako finalean. Zortzigarrenez jantzi dute Azpeitiko pilotariek Gipuzkoako Herriarteko lehiako txapela. Gipuzkoako txapelketa irabazita, Azpeitiak lautan lortu du Euskal Herriko Herriarteko txapela. Hain zuzen ere, 2008an2015ean2017an eta 2018an.