Bertan behera gelditu da Udal Musika Bandaren gaurko kontzertua

Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua, 2019an.

Udalak azaldu duenez, datozen egunetan zehaztuko dute Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua beste egunen batean egingo duten edo bertan behera utziko duten.

Azpeitia bizi kultur eta aisialdi ekintzen barruan bi kontzertu zeuden gaurko iragarrita, baina horietako bat bertan behera gelditu dela jakinarazi du udalak. Hain zuzen ere, Azpeitiko Udal Musika Bandak 21:00etan pasodobleen kontzertua eman behar zuen plazan, baina azkenean, ezin izango dute emanaldirik eskaini. Udalak datozen egunetan jakinaraziko du kontzertua bertan behera utziko duten edo data berriren batean eskainiko duten.

Hala eta guztiz, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Banda Gaztearen kontzertuak aurrera jarraitzen du. 19:30ean izango da emanaldia plazan, eta honako lotura honetan eskura daitezke gonbidapenak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide