Hondarrezko eskulturak egin dituzte hainbat herritarrek Andoni Bastarrikaren gidaritzapean

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 22a, 12:04

Hainbat haur eta gaztetxo elkartu dira plazan hondarrezko eskulturak egiten ikasteko, eta Andoni Bastarrika eskultoreak gidatu du ikastaroa. Arratsaldean, Juan Antxieta musika eskolakoen eta Banda Gaztearen kontzertua izango da, plazan.

Aurrera jarraitzen dute Azpeitia bizi egitasmoaren barruko kultur eta aisialdi ekintzek, eta gaur, osteguna, hondarrezko eskulturak egiten ikasteko abagunea izan dute haurrek eta gaztetxoek plazan, Andoni Bastarrikaren eskutik. Talde txikietan banatuta eta segurtasun neurriak errespetatuta, askotariko eskulturak egin dituzte ekintzan parte hartu duten herritarrek.

Uztaileko ekintzen barruan beste bi ekitaldi zeuden gaurko programatuta, baina udalak jakinarazi duenez, Azpeitiko Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua bertan behera gelditu da. Hala eta guztiz, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Banda Gaztearen kontzertuak aurrera jarraitzen du, eta hara joateko gonbidapenak eskuratu beharko dira honako lotura honetan.