Magiaz eta umorez bete da Soreasu antzokia Hodei Magoaren ikuskizunarekin

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 21a, 21:37

Uztaileko kultur programazioaren barruan egin du emanaldia Iruñeko magoak, dozenaka haur eta helduren aurrean.

Aspertzeko betarik ez dute izan gaur arratsaldean Soreasu antzokian elkartu diren ikusleek. Haurrak nagusi ziren eserlekuetan, baina nagusiki horiek laguntzera joan diren helduek txalo eta barre baino zerbait gehiago ere egin behar izan dute, bai behintzat horietako batzuek, Hodei Magoaren ikuskizunean.

Izan ere, lanean jarri ditu Iruñeko magoak ikusleetako batzuk, umore dosi handiekin zipriztindutako saioan, Umorea eta, nola ez, magia eta ilusionismoa, hainbat aldaeratako trukoak kateatu baititu magoak bere laguntzailearekin zein ikusleen parte-hartzearekin.

Udalak eta hainbat eragilek uztaileko egunotarako prestatutako kultur eta aisia programazioaren barruan aritu da Hodei Magoa gaur Soreasun.