Zinema estudio bilakatu zen atzo Burdinbidearen Euskal Museoa

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 19a, 08:53
Lantaldea 'El himno mundial' filma grabatzen atzo Burdinbidearen Euskal Museoan.

El himno mundial film luzearen hainbat zati grabatzen aritu ziren han. Alex Welder da lanaren zuzendaria, eta berak idatzitako eleberri bat dauka oinarri.

Atzo, igandea, zinema estudio bilakatu zen beste behin Burdinbidearen Euskal Museoa. Izan ere, eguerdi partean El himno mundial film luzearen hainbat zati grabatzen aritu ziren han. Alex Welder da lanaren zuzendaria, eta berak idatzitako eleberri bat dauka oinarri. Urtea hasi zenetik ari dira filma grabatzen Euskal Herriko hainbat txokotan, eta asteburu honetan Azpeitian egin du geldialdia lantaldeak.