Bukatu da Pourra'2021

Uztarria.eus 2021ko uzt. 18a, 19:42

Igor Urbietak (Semie eta Biyok taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra. Xabier Malo (Xabier Margoak) izan da bigarrena, eta Joxino Aramendi (Ni Neu) hirugarrena. Beste hamabi apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa ostiralean, uztailak 23, izango da, 19:00etan, Soreasuko Dinamoaren (Uztarriaren egoitzaren) atarian.

Gaur, uztailak 18, Wout Van Aerten hirugarren garaipenarekin, bukatu da 2021eko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan aurten ere Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) izan bada nagusi, Pourra'2021en sari nagusia Igor Urbietarentzat izan da Semie eta Biyok taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Xabier Malo izan da, Xabier Margoak taldearekin, eta hirugarren saria Joxino Aramendirentzat izan da, Ni Neu taldearekin.

Pourra'2021ek 252 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamabi sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.512 euro, Semie eta Biyok, Igor Urbieta.
  • 2.goak: 1.008 euro, Xabier Margoak, Xabier Malo..
  • 3.goak: 504 euro, Ni Neu, Joxino Aramendi.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Alessandro Rutta sasijakintsua, Ander Agirre.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Gloria Bike, Leire Larrañaga.
  • 25.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Garrote, Jon Albisu.
  • 33.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Aupa Rigoberto, Jon Lizaso.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri tabernan, Bekozkue, Haritz Segurola.
  • 69.goak: Bi lagunentzako gosaria Zuar kafetegian, Bufalu, Ioritz Aginagalde.
  • 105.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Ondalde, Iñigo Salaberria.
  • 133.goak: Bi lagunentzako gosaria Zuar kafetegian, Aldako, Joxe Luix Azpiazu.
  • 180.goak: Erreka Bike-ren oparia, Errezabal, Eneritz Oiartzabal.
  • 205.goak: Ziklos Beniren oparia, Errota, Adela Hernandez eta Yolanda Etxezarreta.
  • 240.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Iturzulo, Maino Sagardogi.
  • 252.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Tigre, Aritz Iriarte.

Sari banaketa, ostiralean

Sari banaketa datorren ostiralean, irailak 23, izango da, 19:00etan, Soreasuko Dinamoaren (Uztarriaren egoitzaren) atarian.

Saria irabazi dutenak (edo horien ordezkariren bat) ekitaldira joan beharko dira, bakoitzari dagokion saria jasotzera.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.230,40 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 23,80 gutxiago.