Musikaz eta dantzaz bete dute plaza Luis Beltza eskolako eta Juan Antxietako ikasleek

Gaur eguerdian dantza eta musika emanaldia eskaini dute Juan Antxieta musika eskolako eta Luis Beltza dantza suelto eskolako ikasleek. Jende ugari bertaratu da plazara, gaztetxoen emanaldiaz gozatzera. 

Luis Beltza dantza suelto eskolako eta Juan Antxieta musika eskolak ikasleek doinu ezagunekin sortutako koreografia berriak eta dantza tradizionalak eskaini dituzte gaur eguerdian Azpeitiko plazan. Musikariek nahiz dantzariek eguzki berotan eskaini dute emanaldia, 12:30ean hasita, eta jende ugari bertaratu da gaztetxoen emanaldia ikustera. 

Juan Antxietako ikasleek kioskotik eskaini dute emanaldia; dantzariek, aldiz, ez dute oholtzarik erabili eta plazan bertan eskaini dituzte koreografiak, haien inguruan zeuden herritarren begiradapean. Luis Beltza dantza eskolako 40 dantzarik eta musika eskolako hamalau musikarik –txistulariak, trikitilariak eta panderojoleak– parte hartu dute ikuskizunean. Dozena inguru dantza eskaini dituzte, hala nola ikurrin dantza, banakoa, arku dantza, Lapurdiko makil dantza, fandangoa eta arin-arina... Abesti ezagun nahiz bereziekin sortutako koreografiak ere eskainiko dituzte. Esaterako, Erria txikotaErre zenituztenAita San Antonio eta Eskutik Ujuka. ETSren Zurekin batera abesti ezagunarekin sortutako dantza ere eskaini dute, eta aurreskua eskainiz bukatu dute gaurko emanaldia, bertaratutakoen txalo artean. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide