Van Aertentzat erlojupekoa, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 17a, 18:07

Wout Van Aertek irabazi du Libourne eta Saint Emilion arteko erlojupekoa, aurtengo lasterketan bere bigarren garaipena batuz.

Azkenaurreko etapa bete du gaur Tourrak, eta ez du aldaketa oso nabarmenik utzi gaurkora nahikoa finkatuta iritsiak ziren sailkapen nagusiaren goiko postuetara. Pourraren sailkapenean ere Semie eta Biyok taldeak mantendu du lehen postua Tourra bukatu bezperako egunean. Horrela dago, berriz, sarituen behin-behineko zerrenda.