Bertsolari gazteen saioa izango da ostiralean Zestoako Gaztetxean, Bertso Urtie egitasmoaren barruan

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 18a, 08:00

Erniarraitzek antolatutako Bertso Urtie egitasmoaren barruko uztaileko ekitaldia izango da Zestoakoa. Sei bertsolari gazte ariko dira kantuan, 22:00etan hasita. Doako emanaldia izango da, eta aurrez ez da sarrerarik eskuratu beharko.

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako Bertso Urtie egitasmoaren barruko uztaileko ekitaldia Zestoan izango da. Hain zuzen ere, uztailaren 23an, ostiralez, bertsolari gazteen saioa izango da, 22:00etan hasita.

Haizea Arana, Oihana Arana, Julene Iturbe, Imanol Albizu, Aner Peritz eta Gorka Pagonabarra izango dira agertokian, eta horiei gaiak jartzeaz Jon Ander Iriondo arduratuko da. Saioa doakoa izango da, eta aurrez ez da sarrerarik eskuratu beharko.