Auto klasikoen XVIII. Azpeitia Hiria Rallya egiten ari dira Maykel del Cid zenaren omenez

Maialen Etxaniz 2021ko uzt. 17a, 12:55

Lagun Artea eskuderiak antolatuta, auto klasikoen 18. Azpeitia Hiria Rallya egiten ari dira gaur. 09:00etatik 10:30era egin dituzte egiaztapenak epaitegi aurrean, eta 11:00ak pasata hasi da lasterketa. Aurten 110 autok parte hartu dute Maykel del Cid zenaren omenaldizko rallyan; "inoiz baino gehiagok".

Goizean zein arratsaldean bederatzi ibilde zati egingo dituzte Gipuzkoako hainbat txokotan. Hasteko, Gorlatik Bergarara joango dira, eta ondoren, Angiozarretik Elgetara eta Elorriora. Handik, berriz, Arrasatera joango dira Kanpazarretik, eta laugarren zatia Oñatitik Gabiriara izango da. Gabirian bazkaltzeko tarte bat hartuko dute pilotuek, eta arratsalde partean Goierritik, Tolosaldetik eta Urolatik ibiliko dira ibilgailuak.

Lasterketa 20:00ak aldera amaituko dela aurreikusten dute Lagun Arteakoek, eta sari banaketa ordu erdi geroago egingo dute, Azpeitiko epaitegiaren aurreko plazan. Han banatuko dituzte irabazleentzat txapelak zein garaikurrak.