Euskal Herriko rock musikaz gozatu dute gaztetxoek Sanagustinen

Maialen Etxaniz 2021ko uzt. 16a, 20:40

Azpeitia bizi! egitarauaren barruan, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako Txiki Rock ikuskizuna izan da gaur arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Haur eta guraso ugari bertaratu da emanaldiaz eta euskal rock musikaz gozatzera. 

Euskal Herriko rock musikan oinarritutako Txiki Rock ikuskizuna izan da gaur arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Uztailerako antolatutako Azpeitia bizi! egitarauaren barruko hitzordua izan da gaurkoa, eta jende ugari bertaratu da emanaldira. 18:00etan hasi da ikuskizuna, eta hainbat euskal kanta eskaini dituzte, hala nola Kortaturenak, Itoizenak zein Hertzainakenak. Gainera, Euskal Herriko rock musikaren nahiz taldeen azalpenak entzuteko aukera izan dute emanaldira animatu direnek. 

(Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)