Mohoric bigarrenez garaile, eta Pourraren sailkapena bere horretan

Matej Mohoric esloveniarrak bigarren garaipena lortu du aurtengo Tourrean. Zazpigarren etapan Le Creusoten irabazi lehendabizikoa, eta Mourens eta Libourne artekoa irabazi du gaur, hemeretzigarren etapa. Eguneko ihesalditik hanka eginda, bakarrik iritsi da helmugara Mohoric.

Sailkapen nagusian ez da gorabeherarik izan gaurkoan, ezta Pourrare sailkapenean ere; etapan lehen hamar postuetan sailkatu direnetako inor ez dago Pourrako taldeetan. Horrenbestez, sarituen behin-behineko zerrenda ere bere horretan gelditu da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide