Hezitzaileen lan poltsa osatzeko prozesua jarri du martxan Urola Erdiko Mankomunitateak

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 16a, 12:20

Eskaerak egiteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean zabalduko dute, eta hamar eguneko epea izango da horretarako.

Hezitzaileen lan poltsa osatzeko prozesua jarri du martxan Urola Erdiko Mankomunitateak. Eskaerak egiteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean zabalduko dute –ez dute zehaztu eguna–, eta iragarkia argitaratu osteko egunetik hasita, hamar eguneko epea izango da horretarako.

Mankomunitateak 2015ean onartu zuen hezitzaileen programa, eta ordutik hainbat zereginetan aritu izan dira horiek. Besteak beste, ikuskapen zerbitzua eta konpostatze zerbitzua eskaintzen dituzte horiek, eta bestelako hainbat lan ere gauzatzen dituzte.

Azpeitiko Udalak argitaratu du dagoeneko lan poltsarako eskaerak egiteko bete beharreko baldintzen zerrenda, eta herritarren eskura daude eskaera orriak ere. Honako lotura honetan daude ikusgai horiek.