Pogacar ez da nekatzen, eta Pourraren sailkapena eguneratu da

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 15a, 17:32

Atzo Porteten gailurrean ikusi ahal izan zen argazki bertsua utzi du gaur Pirinioetako eta aurtengo Tourraren mendiko azken etapak. Pogacar liderraren garaipen gosea ez da erraz asetzekoa, eta gaur ere berarentzat izan da lehen postua Luz Ardidenen; eta bere atzetik, atzo bezala, Vingegaard eta Carapaz, podiumeko bigarrena eta hirugarrena.

Pau eta Luz Ardiden lotu dituen hemezortzigarren etaparen ondoren, Semie eta Biyok taldeak jarraitzen du Pourraren sailkapenaren buruan. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.