Uztarriaren zozketak

Zozkatu ditu Uztarriak Broken Brothers Brass Band taldearen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2021ko uzt. 15a, 16:45

Uztailaren 23an, ostirala, Broken Brother Brass Band taldeak kontzertua eskainiko du Soreasu antzokian, 20:00etan. Bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Broken Brother Brass Band taldeak kontzertua eskainiko du uztailaren 23an, ostirala, Soreasu antzokian, eta Uztarriak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriako bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta guztien artean zozketa egin ondoren, Amaia Aramendi Iztueta eta Mikel Olaizola Borda bazkideak izan dira bina sarrera irabazi dituztenak. Irabazleek posta elektroniko bidez bidaliko zaizkie sarrerak.