Larrañaga, Otaño eta Txikia IV.a, Binakako Aizkora Txapelketan dena emateko gogoz

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza - Nerea Uranga 2021ko uzt. 15a, 10:36

Gogoz daude azpeitiarra, beizamarra eta azkoitiarra binakako txapelketa jokatzeko. Bihar izango da Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia, 22:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Hiru mailatan banatuta jokatuko dute aizkolariek Euskal Herriko Aizkolarien Elkarteak antolatutako lehia: Lehen Mailakoena, Promoziokoena eta Emakumeena. Julen Alberdi Txikia IV.a (Azkoitia, 1991), Eneko Otaño (Beizama, 1994) eta Mikel Larrañaga (Azpeitia, 1989) Lehen Mailan ariko dira nor baino nor; hurrenez hurren bikotekide izango dituzte urolatarrek Aitzol Atutxa, Ugaitz  Mugertza eta Jexux Mujika.

Erlo Telebistak eta Uztarriak Izarraitzen bertan elkartu dituzte Larrañaga, Otaño eta Txikia. Gogotsu daude hirurak, eta biharkoari begira dituzten sentsazioak, esperantzak eta pronostikoak azaldu dituzte.