Aizpuru III.ak San Fermin Torneoko txapela jantzi du

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 15a, 08:32
Aizpuru III.a erremontista, gorriz, eskuinean. (Argazkia: Oriamendi2010)

Erremontista azpeitiarrak, Javier Urrizarekin batera, final estua jokatu behar izan zuen txapela lortzeko, Ansa II.a eta Larrañagaren aurka, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Joxin Aizpuru Aizpuru III.a erremontista azpeitiarrak San Fermin Torneoko txapela jantzi zuen atzo, asteazkena. Hernaniko Galarreta pilotalekuan (Gipuzkoa) jokatu zuten norgehiagoka, 300 zale ingururen aurrean, eta finala emozio handikoa izan zen amaierara arte. 

Aizpuru III.ak Urrizarekin osatu du bikotea San Fermin txapelketan. Atzo, aurrean izan zituzten Ansa II.a eta Larrañaga. Txapela gorrientzat edo urdinenentzat izango zen ikusteko amaierara arte itxaron behar izan zuten zaleek; izan ere, amaieran Ansa II.ak eta Larrañagak 29 eta 28ko errenta lortu zuten markagailuan. Hala eta guztiz ere, gorriek lortu zituzten partidako azken bi tantoak, bat bi paretaz eta bestea luze jotako pilotakada bati esker.

Txapelak, beraz, Javier Urrizak eta Joxin Aizpuru Aizpuru III.ak jantzi zituzten. Txapelketa guztian neurketarik galdu gabe zegoen bikotea, multzokako fasean Juanenea eta Barrenetxea IV.a ere mendean hartu baitzituzten. Txapelketako txapeldunordeak, berriz, Ansa II.a eta Larrañaga izan dira.