Pogacar nagusi Porteten, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Tourreko gizonik indartsuena dela erakutsi du gaur ere Tadej Pogacarrek. Aurtengo edizioan bigarren garaipena poltsikoratu du liderrak Muret eta Saint-Lary-Soulan Col du Portet arteko etapan, Pirinioetako etapa nagusian, eta gero eta gertuago du Esloveniakoak bere bigarren Tourra. Vingegaard eta Carapaz ondoan izan ditu helmugan Pogacarrek, eta bi horiek dira orain, hurrenez hurren, podiumaren bigarren eta hirugarren mailan.

Hamazazpigarren etapa osatuta, Semie eta Biyok taldeak lehen postua berreskuratu du Pourraren sailkapenean. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide