Ikasle Abertzaleakek Eskola Ibiltaria egingo du hilaren 23an Azpeitian

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 14a, 12:07
Eskola Ibiltariaren egitarauaren aurkezpena, Azpeitian. (Ikasle Abertzaleak)

Goizean goizetik hasita, egun osoko egitaraua antolatu du antolakundeak. Besteak beste, mendi irteera, bazkaria, hitzaldiak zein kontzertuak egongo dira egunean zehar.

Ikasle Abertzaleak Euskal Herriko ikasle langileen antolakunde sozialistak Eskola Ibiltaria egingo du uztailaren 23an, ostirala, Azpeitian. Goizean goizetik hasita, hainbat ekintza antolatu dituzte "ikasle mugimenduaren formakuntzarako". Hasteko, 09:30ean harrera izango da, eta ondoren, mendi irteera egingo dute 10:00etan. 14:00etan bazkaltzeko tartea hartuko dute ikasleek, eta arratsaldeari indartsu ekingo diote; izan ere, 17:30ean bi hitzaldi izango dira, Nazio auziaz hausnartzen eta Ikasle Abertzaleaken azken urteei begirada bat izenburupean. Ondoren, berriz, ekitaldia egingo dute, eta afariaren ostean, Rodeo eta Desgaraian taldeek kontzertu bana eskainiko dute. Antolakundeak datozen egunetan zehaztuko du non izango diren ekintzak.

Eguneko bonua erosi nahi dutenek hamabost euro ordaindu beharko dituzte, eta horretarako, Ikasle Abetzaleakeko militanteei eskatu edota eskualdeko taldeen sare sozialetara idatzi beharko dela zehaztu dute antolatzaileek.

Hona hemen Eskola Ibiltariaren egitaraua:

  • 09:30. Harrera.
  • 10:00. Mendi irteera.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 17:30. Hitzaldiak:
    • Nazio auziaz hausnartzen
    • Ikasle Abertzaleaken azken urteei begirada bat
  • 19:30. Ekitaldia.
  • 20:30. Afaria.
  • 22:00. Kontzertuak:
    • Rodeo
    • Desgaraian