Konradentzat etapa, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 13a, 17:55

Pirinioetara iritsita, beste ihesaldi jendetsu bat, eta ihesaldi horretatik alde eginda helmugara bakarrik iritsi den beste etapa garaile bat. Gaur, Pas de la Case eta Saint Gaudens arteko etapan, hamaseigarrenean, Patrick Konrad Austriako txapelduna izan da irabazlea Tourrean. Sailkapen nagusiko lehen hamar postuetan ez da izan aldaketarik; batera helmugaratu dira txirrindulari indartsuenak, ia hamalau minutura.

Pourraren sailkapenaren buruan, aldiz, Untxipak lehen postua kendu dio gaur Semie eta Biyok taldeari. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.