XLI. San Inazio Txirrindularitza Saria izango da igandean

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 14a, 08:00
2019ko San Inazio probako irudia.

Kadete mailako txirrindulariek 16:30ean dute hitzordua. Horiek 53,6 kilometroko ibilbidea gauzatu beharko dute Azpeitia eta Zestoa artean.

Kadete mailako txirrindulariek hitzordua dute igandean Azpeitian. Izan ere, egun horretan jokatuko dute Lagun Onak txirrindularitza elkarteak antolatutako XLI. San Inazio Txirrindularitza saria. Probako parte-hartzaileek Ikasberri Ikastolaren parean hasiko dute 53,6 kilometroko ibilbidea 16:30ean. Azpeitia eta Zestoan artean ibiliko dira txirrindulariak, eta lasterketa Loiola hotelaren parean bukatuko da 18:00 aldean.

Iaz ez zuten San Inazioen bueltako lasterketa egin koronabirusaren pandemia dela eta. Aurten ere santioen eta saninazioen bueltan festa ekitaldirik ez antolatzea erabaki dute udalak eta eragileek, baina data horietatik kanpo izango dira ekintzak herrian, eta horietako bat da igandeko txirrindularitza proba.