Viva Belgrado taldearen zapatuko kontzertua bertan behera gelditu da

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 12a, 12:11
Ro musika taldeko kideak.

Cordobako musikariek Azkoitiko Ro taldearekin batera kontzertua eskaini behar zuten Sanagustin kulturgunean, baina azkenean ezin izango dute emanaldirik eskaini. Ro taldeak, ordea, kontzertua emango du 19:00etan hasita, eta oraindik ere eskuragarri daude hainbat sarrera.

Kulturazek jakinarazi duenez, Cordobako (Andaluzia, Espainia) Viva Belgrado taldeak ezin izango du zapaturako iragarrita zegoen kontzertua eskaini. Azkoitiko Ro taldearekin batera eman behar zuten kontzertua Viva Belgradokoek, baina azkenean bertan behera gelditu da. Hala eta guztiz ere, Ro taldea Sanagustin kulturguneko agertokian izango da zapatuan, hilak 27, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da, eta oraindik ere eskuragarri daude emanaldirako gonbidapenak; izan ere, Viva Belgradoren kontzertua bertan behera gelditu ostean hainbat sarrera itzuli dituzte.