Uztarriaren zozketak

Broken Brothers Brass Banda taldearen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2021ko uzt. 12a, 11:52

Broken Brothers Brass Band taldeak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean uztailaren 23an, 20:00etan hasita. Kontzertua ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bere bazkideen artean. Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Sarrerak posta elektroniko bidez bidaliko zaizkie irabazleei.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Uztarriak).