Kuss garaile Andorran, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 11a, 17:51

Sepp Kussek irabazi du Andorra la Vellan bukatu den Tourraren hamabosgarren etapa, Pirinioetako lehendabizikoa. Eguneko ihesaldi jendetsutik azken igoeran aurrera eginda gailendu da estatubatuarra; atzean, sailkapen nagusirako borrokan dabiltzanen artean, atzo eskuratutako bigarren postua galdu du gaur Guillaume Martinek.

Pourraren sailkapenean, Semie eta Biyok taldeak jarraitzen du lehen postuan. Honela dago saridunen behin-behineko sailkapena, Ceret-Andorra la Vella etaparen ostean. Bihar, aurtengo bigarren eta azken atseden eguna izango dute Tourrean.