Telazko poltsak pertsonalizatzeko tailerra egin dute Ekoetxean

Julen Otaegi Leonet 2021ko uzt. 11a, 15:00

Telazko poltsak apaintzeko aukera izan dute tailerrean parte hartu duten 8 urtetik gorako herritarrek. Bi txanda egin dituzte: bata, 10:00etan, eta bestea, 11:30etan.

Gaur goizerako telazko poltsak pertsonalizatzeko tailerrak antolatu ditu Ekoetxeak. Hainbat lagun bertaratu dira, eta poltsak apaintzen ikasteko aukera izan dute. Guztira, bi txanda egin dituzte, 10:00etan eta 11:30etan.