Inoiz baino ikastaro gehiago prestatu ditu KZguneak irailerako

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 10a, 09:04

Guztira 55 ikastaro emango dituzte, eta horietatik 18 izango dira euskaraz. Aurrez aurreko saioetan emango dituzte batzuk, urruneko modalitatean beste batzuk, eta bideokonferentziaz ere eskainiko dituzte ikastaroak.

Inoizko ikastaro eskaintza zabalena prestatu du Azpeitiko KZguneak datorren irailerako. Guztira 55 ikastaro emango dituzte, eta horietatik 18 izango dira euskaraz. Aurrez aurreko saioetan emango dituzte batzuk, urruneko modalitatean beste batzuk, eta bideokonferentziaz ere eskainiko dituzte ikastaroak.

Hauek dira irailean euskaraz emango dituzten hemezortzi ikastaroak:

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 15ean eta 16an, 18:00etatik 20:00etara.

- Komunikazio ez-presentzialerako tresnak

  • Urrunekoa.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 20tik 29ra.

- Androiden mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 2an eta 3an, 18:00etatik 20:00etara.

- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi 

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Irailaren 6tik 17ra, 11:00etatik 13:00etara.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi 

  • Aurrez aurrekoa
  • Hamalau ordu.
  • Irailaren 6tik 14ra, 18:00etatik 20:00etara.

- Mekanografia. Ikasi hutsetik

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 27an eta 28an, 09:00etatik 11:00etara.

- Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli 

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Irailaren 30ean, 18:00etatik 20:00etara.

- Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 6an eta 7an, 11:00etatik 13:00etara.

- Zure bidaia planifikatu 

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 27an eta 28an, 16:00etatik 18:00etara.

- LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

  • Aurrez aurrekoa.
  • Zortzi ordu.
  • Irailaren 20tik 23ra, 09:00etatik 11:00etara.

- LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu

  • Aurrez aurrekoa.
  • Sei ordu.
  • Irailaren 24tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara.

- LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu 

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 6an eta 7an, 09:00etatik 11:00etara.

- Google Aplikazioak zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hemezortzi ordu.
  • Irailaren 17tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara.

- Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 29an eta 30ean, 09:00etatik 11:00etara.

- APP Inventor. Sortu zure APPak

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Irailaren 6tik urriaren 6ra.

- Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Irailaren 6tik urriaren 6ra.

- BakQ ziurtagiria

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Irailaren 3an, 11:00etatik 13:00etara.

- Online izapideak Osakidetzarekin

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Irailaren 20an eta 21ean, 16:00etatik 18:00etara.

Izena emateko

  • KZgunera joanda. Une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20).
  • Telefonoz deituta (943-02 36 20). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean (www.kzgunea.eus) izena emanda. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez.

Ikastaroen gaineko informazioa kontsulta daiteke, era berean, KZgunearen ikastaroen katalogoan.