Polittek irabazi du Nimesen, eta Pourraren sailkapena ia bere horretan

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 8a, 17:42

Iragarpenen arabera, esprintean erabakitzeko moduko etapa zen gaurkoa, hamabigarrena, Tourrean, baina beste ihesaldi bat eta horko txirrindulariak izan dira, azkenean, nagusi. Nils Politt bakarrik iritsi da Nimeseko helmugara, haren atzetik tantaka iheskide izan dituenak, eta ia hamasei minutura, berriz, multzo nagusia.

Saint Paul Trois Chateaux eta Nimesen arteko etaparen ondoren, gorabehera gutxi izan ditu Pourraren sailkapenak; Patatas Fritas da lehen postuan jarraitzen duen taldea. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena. Peter Saganek, aurtengo Pourran bederatzigarren txirrindulari hautatuenak, lasterketa utzi du.