Haurrei zuzendutako eta Euskal Herriko rock musikaren inguruko ikuskizuna izango da ostiralean

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 12a, 08:12

Sangustin kulturgunean izango da emanaldia, 18:00etan hasita, eta hainbat euskal talderen abestiez gozatu ahal izango dute hara joaten diren gaztetxoek. Dagoeneko eskura daitezke ikuskizunerako gonbidapenak.

Ostiralean Euskal Herriko rock musikan oinarritutako Txiki Rock ikuskizuna izango da Sanagustin kulturgunean. Haurren nahiz gaztetxoei zuzendutako emanaldia izango da, eta horiek hainbat euskal talderen abestiez gozatu ahal izango dute, hala nola Kortaturenak, Itoizenak zein Hertzainakenak. Gainera, Euskal Herriko rock musikaren nahiz taldeen azalpenak emango ditu aurkezleak. Saioa 18:00etan hasiko da, eta honako lotura honetan eskura daitezke ikuskizunerako gonbidapenak.