Hainbat hobekuntza lan egiten ari dira Aratzerrekan

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 7a, 09:42
Aratzerrekan hasi dira lanak egiten. (Azpeitiko Udala)

Besteak beste, auzoko ur saneamendu sarea sare orokorrarekin lotzeko lanak egiten ari da. Horrez gain, baina, argiteriaren, elektrizitatearen eta telefoniaren kanalizazioa ere egingo dute auzoan. Frontoiko eta elizako estalkia berrituko dituzte.

Aratzerreka auzoan hainbat lan egiten ari da Azpeitiko Udala. Besteak beste, auzoko ur saneamendu sarea sare orokorrarekin lotzeko lanak egiten ari da. Horrez gain, baina, argiteriaren, elektrizitatearen eta telefoniaren kanalizazioa ere egingo dute auzoan. Bestalde, frontoiko estalkiko itoginak konpondu eta hezetasun arazoei aterabidea emango die udalak, teilak kenduta eta egitura iragazita. Gainera, egoera txarrean dauden teilak berritu, frontiseko zuloak konpondu eta elizako sarrerako estalkia hobetuko dute.

Udalak azaldu duenez, lan horiek bi hilabete inguruan bukatzea aurreikusten du. Hobekuntza horiek egiteko 128.858,30 euroko inbertsioa egin du erakundeak, eta Asier Larrañaga Orbegozo enpresak gauzatuko ditu.