Uztaileko udalbatzarra izango da bihar

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 5a, 08:51
Udaletxearen kanpoaldea.

Udaleko kontu orokorra onartzeaz gain, ebazpenen eta diru sarreren laburpen txostenaren berri emango du alkateak, eta kreditu aldaketa bat ere izango dute hizpide.

Bihar, asteartea, uztaileko ohiko udalbatzarra izango da 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Aurretik, 18:00etan, Gobernu Batzordea egingo dute.

Honako gai hauek landuko dituzte biharko bilkuran:

1.- Udalbatzak 2021eko ekainaren 1ean egindako akta onartzea.

2.- 2020ko Azpeitiko Udaleko kontu orokorra onartzea.

3.- 2020ko ekitaldian kontu-hartzaileak adierazitzako eragozpenei dagokionez, alkateak hartutako ebazpenen eta diru-sarreren arloan hautemandako arazo nagusien laburpen txostenaren berri ematea.

4.- Udalaren 2021. aurrekontuan bosgarren zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.

5.- Alkatetzak 2021ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Galdera eta erreguak.