O'Connor garaile Tignesen, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 4a, 17:50

Ben O'Connor izan da Tourreko bederatzigarren etaparen irabazlea. Gaur ere, Alpeetako bigarren eta azken etapan, ihesaldi jendetsua osatu eta hango onenak sailkapen nagusiko multzokoei denbora tarte handia aterata ibili dira bukaerara arte, Pogacar liderrak azken unean beste erakustalditxo bat eginez bere aldea handitzeko parada izan badu ere. O'Connor bera jarri da orain sailkapenean bigarren, Van Aert goiko postuetatik desagertu egin da, eta Roglicek eta Van der Poelek, besteak beste, lasterketa utzi dute.

Cluses eta Tignes arteko etapa osatuta, Patatas Fritas taldeak jarraitzen du buruan Pourraren sailkapenean. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena. Bihar, aurtengo edizioaren lehen atseden eguna izango dute Tourrak eta Pourrak.