Izarraizko Ateko eta Goenako jolasguneak, erabilgarri

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 2a, 11:03
Izarraizko Atea parkean jarri duten jolasgunea.

Dagoeneko erabilgarri dira Izarraizko Atea parkeko eta Goenako jolasgune berriak. Udalak azken asteetan egin ditu horiek muntatzeko lanak, eta herritarrak dagoeneko hasi dira horiez gozatzen.

Izarraizko Atea parkeko hondargunean ezarri dute jolastokia, eta besteak beste, sareak eta zintzilikatzeko jolasak jarri dituzte han. Goenan, berriz, tirolinaz gain, haurrentzat eta gaztetxoentzat abentura parkea muntatu dute zuhaizpean. Hain zuzen ere, material naturalekin osatutako jolasak eta oztopoak jarri dituzte han.

Azpeitia 2030 Plan Estrategikoa osatzeko egindako prozesuaren barruan, herriko hainbat haurrekin eta gaztetxorekin ere bildu ziren udal ordezkariak, eta haiek egindako eskaerei erantzunez egin dituzte aisialdirako guneak Goenan eta Izarraizko Atean.